Andorrako Osasun Arretako Zerbitzuko Nuestra Señora de Meritxell ospitaleko profesionalek Etxeko Ospitalizazio Zerbitzua bisitatu dute, Andorrako zentroan etxeko ospitalizazioko unitate bat abian jartzeko asmoa dute eta.
Bisitan etorri dira, batetik, erizain bat –hark hasiko du etxeko ospitalizazioaren integrazioa Andorrako Osasun Arretako Zerbitzuan, asistentzia-funtzioari dagokionez– eta, bestetik, Barne Medikuntzako burua eta ospitalizazioko gainbegiralea –horiek arduratuko dira antolamendu- eta kudeaketa-funtzioez–.
Gure erakundeko Ospitalizazio Zerbitzuko jarduera asistentziala eta antolamendu- eta kudeaketa-eredua egiaztatu ahal izan dituzte, bai eta kalitate-politika ere.



