Zallako Erabakimen Handiko Zentroko (EHZ) erizainek heziketa afektibo-sexualaren gaineko tailerrak eman berri dituzte udalerri horretako Mimetiz institutuan eta Maristak ikastetxean.
Bi ikastetxeetako ikasleei zuzenduta egon dira saioak, eta helburua zen informazio zehatza eta irisgarria ematea harreman afektiboei, sexualitatearen bizipenei eta ohitura osasungarrien sustapenari buruz; hori guztia, nerabeen etapara egokituta.
Ekimen horien bidez, ESIak bere konpromisoa sendotu du ongizate emozional nahiz sozialerako giltzarri diren esparruetan gazteei laguntzeari eta osasun-hezkuntza emateari dagokienez.



