Bilboko Euskalduna Jauregian egin dira Euskadiko Lehen Jardunaldi Multiprofesionalak, «Elkarrekin gehiago zaintzen» lelopean, eta 400 profesional inguru izan dira bertan. ESIak ere parte hartu du jardunaldi horietan, hemeretzi komunikazio eta poster aurkeztuta, jardunbide egokien ingurukoak gehienak.

Jardunaldi horietan profesionalen ekarpenak ikusi ahal izan ditugu, bai eta erakunde sanitarioei eransten dieten balioa ere. Hasierako hitzaldian bertan nabarmendu zen zer garrantzi duten zainketek, gizakion arteko bizikidetzaren funtsezko elementu direnez.

Jardunaldietan, gainera, ahotsa eman zitzaien paziente kronikoei zenbait mahai-ingurutan, eta bertan landu ziren arazoei buruz hitz egiteko aukera izan zuten: sistema sanitarioan bazterketa eta berdintasun-falta izateko arriskuak eta baldintzatzaile sozialen garrantzia osasunaren eta gaixotasunaren arretan.

Era berean, pazientearen inguruko diziplina anitzeko taldeak ere leku garrantzitsua izan zuen. Berritzailea izan zen oso gaitasun digitalen mahaia; bertan erakutsi ziren zaintzeko eta zaintzen jarraitzeko beste modu batzuk. Azkenik, itxierako konferentzian benetako talde-lanerako eta erabakiak taldean hartzeko zenbait gako aurkeztu ziren, pazientea bera ere kontuan hartuta.

Noticia anteriorBloke kirurgikoko segurtasuneko erreferentzia-taldeak: esperientziak partekatzen
Noticia siguienteBularreko Minbiziaren Munduko Eguna