ESIko Zuzendaritzak COVID ZERO plana aurkeztu du. Plan dinamikoa da, eta helburua da pandemiak eragin dituen lan modu berrietara egokitutako hainbat neurri ezartzea. Neurri horietako asko jada ezarrita daude gure erakundean, baina badira berriak, eta batzuk aldatu eta egokitu egingo dira etorkizunean.

COVID eta COVIDIK EZ zirkuituak bereizteko antolaketa-neurriei dagokienez, pandemiari aurre egiteko indarrean jarri zen kontingentzia-planean ezarritakoei eutsiko zaie. Gainera, ahal dela, bilera ez-presentzialak egiten jarraitu behar da, eta, eginkizun bakoitzean, dagokion norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabili behar da, higiene pertsonaleko neurriak bete behar dira, tokien gehieneko edukierak kontuan hartu, lehentasuna eman kontsulta ez-presentzialei, SMSen erabilera sustatu, etab.

Ospitaleratuta dauden pazienteekin hartu beharreko neurriei dagokienez, ospitaleratu aurretik PCR proba egiteaz gain, berritasun handiena hau da: ospitaleratu denetik bost egun igaro direnean PCRa egingo zaiola pazienteari, eta, ondoren, zazpi egunean behin.

Azkenik, puntu kritikoak eta hobekuntza-eremuak aztertzeko, planaren betetze-mailaren ikuskapenak egingo dira Prebentzio Medikuntzaren gidaritzapean, Osakidetzak emandako checklist-a erabilita.

EEG ESIaren intranetean kontsultatu dezakezu agiri hori: COVID19a/Kontingentzia Planen hedapena