Javier Sánchez de Vicenteren eta Pedro Gamboaren «Cross reactivity to cephalosporins and carbapenems in penicillin allergic patients» lanak poster-saio onenaren saria jaso zuen Alergien Europako Biltzarrean, Lisboan.
Penizilinen (eta aminopenizilinen) eta karbapenemen eta zefalosporinen arteko zeharkako erreaktibitatea penizilinarekiko (eta aminopenizilinekiko) alergia duten 134 pazienterengan aztertzea izan da lanaren helburua. Paziente guztiek antibiotiko horiekiko tolerantzia agertu zuten.
Halaber, urtero egiten den Alergonorte biltzarrean, Javier Sánchez de Vicenteren eta Nekane Martínezen «Anafilaxia intraoperatoria en trasplante renal» lanak komunikazio onenaren saria eskuratu zuen.