Martxoaren 12an, asteartean, Bilboko Arriaga antzokian egindako gala ikusgarrian eman dituzte Radio Bilbao Bikaintasunaren Sariak. Hirugarren ediziora iritsi dira Bizkaiko lurralde historikoko erakunde, enpresa eta lagun ugariren lan ona aitortzen duten sari horiek.

Ikerketaren kategorian, oraingoan, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuak eskuratu du saria, «sortu eta hamar urteren buruan ikerketa biomedikoaren erreferente bihurtu baita nazioartean», sarien epaimahaiak adierazi duenez.

Saria jaso duenean, Institutuaren zientzia-zuzendari Luis Castañok «BioCruces Bizkaia Institutuko 800dik gora ikertzaileen eta berritzaileen» lana eskertu du; «ezagutzan aurrera egitea dute xede pertsona horiek, osasuna hobetzeko eta ikerketa eta berrikuntza hori zuzenean gure pazienteei, gizarteari, pertsonei helarazteko. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ikerketa eta berrikuntzako estrategiaren barruan egiten da hori guztia.

Bizkaiko osasun-sistema publiko osoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileak barne hartzen estrategiak, bestelako agenteekin ere bat etorrita (ikerketa kooperatiboko zentroak, teknologia-zentroak eta enpresak, besteak beste), gizartearen osasuneko aberastasunaren ideia sortzearren». Amaitzeko, Radio Bilbao-Cadena SER irratiari ere eskertu dio aintzatespena, eta gogora ekarri duenez, «BioCruces Bizkaia Institutuarentzat ohorea da Bizkaiko herritar guztien esanetara hemen egotea: ESKERRIK ASKO».

Noticia anterior70 ikaslek Gioconda Osasuna programaren bidez ospitalea bisitatu dute
Noticia siguienteGaixotasun autoimmuneen unitatea gaikuntza aurreratuko unitate gisa akreditatu da