David Rodrigok, Ospitaleko Unitate Koronarioko Irudi Kardiakoaren Laborategiko medikuak, aurkeztutako «SQTL3 eta bat-bateko heriotza kardiakoa. Lagundu al diezaguke adimen artifizialak?» lanak web-azterketa onenaren saria irabazi du Euskal Herriko Kardiologia Elkartearen XXIII. urteko kongresuan.

David Rodrigo Medikuntzako 6. mailako ikasle Irantzun Unzagaren gradu amaierako lana zuzentzen ari da, eta horretan ere Begoña Garcia-Zapirain katedradun eta Deustuko Unibertsitateko Telekomunikazioen Ingeniaritzako Eskolako Evida Research Groupeko ikertzailea kolaboratzen ari da. Bada, lan hau proiektu horren parte da.