Urriaren 14ko gauean, Gau Inklusiboaren gala hunkigarria egin zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, aurrez aurre. Galan, GaituzSport sariak eman zitzaizkien gizarte osoarentzat lan eredugarria egiten duten eta kirolaren bidez gizarteratzea sustatzen duten pertsonei eta erakundeei. Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta GaituzSport Fundazioak antolatu zuten ekitaldia, Kirol Egokituaren Arabako Federazioaren laguntzarekin.

Biocruces Bizkaia Ikerketa Sanitarioko Institutuaren Bizi Orain programak jaso zuen Jarduera fisikoaren bidez osasuna sustatzeko jardunbide egokien GaituzSport saria, minbizia duten pertsonengan jarduera fisikoaren praktika sustatzeagatik, eta, horrela, haien osasun fisikoa eta mentala hobetzen eta testuinguru komunitarioetan soziabilizatzen eta parte hartzean laguntzeagatik.

Bizi Orain programa Karlos III.a Osasun Institutuak diruz lagundu du «PI18/00929» proiektuaren bidez (Eskualde Garapeneko Europako Funtsak –«Europa egiteko modu bat»– kofinantzatuta).