Gaixotasun Infekziosoetako Unitateko bi profesionalen lan zientifikoak aintzatetsi dituzte Gaixotasun Infekziosoen Iparraldeko Elkartearen (SEINORTE) X. kongresuan. Huescan egin zen kongresua, urriaren 25ean eta 26an.

Batetik, Elena Bereciartua doktoreak komunikazio onenaren saria jaso zuen lan honekin: «Oin diabetiko infektatua. Gure zentroari egokitutako tratamendu antibiotiko enpirikoaren protokoloa». Bai eta kasu onenaren saria ere: «Rompemolleras».

Eta bestetik, Laura Guío Carrión doktoreak ahozko poster onenaren errekonozimendua jaso zuen: «Mikobakterioengatiko infekzioa interbentzio estetikoaren ondoren».

Noticia anteriorOsasunerako 3D inprimatze teknologien ikastaroa
Noticia siguienteDiabetes-kasuetan erabiltzeko aplikazioen gida