Aurreko ekitaldia gaindituta, gure erakundea 2019-2022 aldirako Plan Estrategiko berria ixten ari da. Gogoeta estrategikoaren faseak 2019ko apirilean hasi ziren eta, gaur egun, proiektu-lantaldeak eratzeko eta ezarpenari ekiteko unean gaude.

U metodologia erabili da gogoeta estrategikoa egiteko, eta erakundeko kideek prozesu osoan parte hartu dute.

Metodologiak lau fase ditu:

1. FASEA: Ingurunea entzun eta behatzea

2019ko apirilaren eta ekainaren artean egin zen fase hori; «ahots» anitz «entzun» ahal izan ziren, eta bildutako informazioa aztertu zen.
1. 2014-2018 aldiko aurrerapen estrategikoa: zein aurrerapauso adierazgarri lortu dugun eta zein ez.
2. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren estrategia-esparrua: zein diren datozen urteetarako mezu nagusiak.
3. Profesionalak: zein behar aurreikusten dituzten datozen urteetarako.
4. Pazienteak-erabiltzaileak: zein eratara aldatzen diren euren beharrak eta aurreikuspenak.
5. Hornitzaileak eta beste eragile sozial batzuk.
6. Kontuan hartu beharreko demografia-, lege- eta ingurumen-alderdiak.
7. Benchmarkinga: beste erakunde sanitario batzuen esperientzia eredugarriak.
8. Etorkizuneko joerak, arretaz jarraitu eta gure hausnarketan txertatu behar ditugunak.
Erakundeko profesionalen beharrak eta nahiak ezagutzeko, zortzi lantalde antolatu ziren (emakumeak, egoiliarrak, gazteak, adintsuak, liderrak, bi talde misto eta lehen mailako arreta), Lego® Serious Play® metodologia erabilita. 90 pertsonak hartu zuten parte.

2. FASEA: Formulazio estrategikoa
Zuzendaritza-taldea uztailaren 10ean bildu zen, 1. fasetik ateratako input guztiak aztertu eta formulazio estrategikoa egiteko.
– Xedea eta ikuspegia birdefinitu zituen.
– Balioak birdefinitu zituen, bat gehituta (arintasuna).
– Datozen urteetarako bederatzi lehentasun estrategiko hautatu zituen.

3. FASEA: Garapena eta hedapena
Urrian garapen-fasea hasi zen entzuteko eta elkarrizketarako aldi batekin, erakundeko kide batzuen eta kanpo-eragileen ikuspegia ezagutzeko, zeinek bere ikuspegia duenez, bere esperientziaren arabera.

Bederatzi lantalde eratu dira, erronka estrategiko bakoitzeko bana, erronka bakoitzean aurrera egin ahal izateko proiektu estrategikoak pentsatzeko, sortzeko eta identifikatzeko.
Bederatzi sormen-tailer egin dira, eta, guztira, 161 parte-hartzaile batu dituzte.

Tailerren ondorioak aztertuta, proiektu estrategikoen zerrenda osatu da erronka bakoitzean – zuzendaritza-taldeak onartu du–.

Erronka bakoitzean, kudeaketa-taldea identifikatu da, arloan esperientzia eta ezagutzak dituzten koliderrez eta funtsezko eragilez osatua. Kudeaketa-taldeak Berrikuntza eta Kalitateko Zuzendariordetzako bulego teknikoaren laguntza izango du.

Egiteko dagoena:
1. Erronka bakoitzeko (9) kudeaketa-taldeekin lan-bilerak egitea, proiektuak, helburua, proiektuko taldea, kronograma eta behar diren baliabideak definitzeko, eta arriskuak identifikatzeko.
2. Zuzendaritza-taldeari aurkeztea.
3. Proiektuen lantaldeak eratzea eta ezarpenari ekitea (4. fasea – Taldeak sortu eta… EKIN).
Irudi grafikoa
Plan estrategikoaren irudi grafikoa egingo duen enpresa hautatzeko prozesua abian da.
Komunikazioa
Hainbat komunikazio-ekintza egin dira parte-hartzaileei zuzenduta prozesu osoan.
Planaren irudi grafikoa erabilgarri dagoenean, hauek egingo dira:
– plan estrategikoaren aurkezpena ekitaldi-aretoan
– intraneteko komunikazioa
– diseinatutako euskarriko komunikazioa

Noticia anteriorNekane Murga Osasuneko Sailburua eta Xabier Sagredo BBK-ko Presidentea Biocruces Bizkaia OII-ko Nerbio Sistemaren Proba-Bankuan izan dira
Noticia siguienteErtzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Atalak Pediatria Zerbitzua bisitatu du