Plan honen helburua da gripea eta COVID-19a aldi berean egoteak eragin dezakeen asistentzia-eskari handiagoari aurre egitea. Prest egon behar dugu eta erantzun egoki eta koordinatua eman, asistentziaren berrantolaketari eta behar diren baliabideen zuzkidurari dagokienez.
Plana ospitaleko eta osasun-zentroetako eremuetan aplikatuko da. Testu honetan, lehen mailako arretan eta ospitaleko larrialdietako eremuetan zentratuko gara.

Lehen mailako arreta

COVID-19a dela-eta oro har egin beharko diren antolamendu- eta funtzio-aldaketak hauek izango dira:
• Zirkuitu bereiziak sortuko dira: batetik, COVID-19aren susmoa /COVID-19aren susmorik ez.
• Medikuntzako eta erizaintzako taldeak sortuko dira, arnas infekzioa tratatzeko hala zentroan nola etxean.
• Agendak sortuko dira osasun-zentro bakoitzean, COVID-19aren kontaktuen jarraipena egiteko.
• Berariazko agendak sortuko dira, PCR probak egiteko zentro guztietan (300-400 eguneko).
• Erreferenteak eta berariazko arreta-taldeak sortuko dira egoitzetan.

Larrialdiak

Ospitaleko larrialdietako eremuetako helburua da ingresuen irisgarritasuna, segurtasuna eta egokitzapena bermatzea. Eta, aldi berean, zirkuitu garbiak eta zikinak sortzea; hots, bereiztea COVID-19aren susmoa duten pazienteentzako eta COVID-19aren susmoa ez dutenentzako eremuak (mantendu asistentzia-zirkuitu, asistentzia-eremu eta profesional bereiziak).
Bi zirkuitu bereiz ezarri dira: bata arnas klinika duten pazienteentzat eta bestea halakorik ez dutenentzat. Eremuen tamainak ezberdinak dira; erraz aldatu daitezke, presio asistentziala nolakoa den.
Definituta eta bereizita daude bi zirkuituetan giza taldeak, erradiodiagnostikoko ekipamenduak eta kontsulta-eremuak.

COVID-GELAREN SARRERA (argazkia)

Pediatriako larrialdiak

COVID-19aren susmoa duten pazienteentzako gunea honela egituratzen da:
• Tantakako isolamendua (ikur gorria pazientearen ezkerrean).
• Larrialdien barruko gunean aztertuko dituzte.
– Arinak: ahal dela, C6 anbulatorioan.
– Moderatuak: azterketa-boxetan.

COVID-19aren susmorik ez duten pazienteen arreta.
• Paziente traumatologiko eta ez traumatologiko arinak:
– Pediatriako itxarongela.
– Balorazioa C1-C2-C3-C4 kontsultetan.
• Traumatismo ezegonkorrak sendaketa-gelan.
• Maila moderatuak behaketan.

Ginekologiako eta obstetriziako larrialdiak

Triaje bikoitza: harreran eta ginekologiako eta obstetriziako larrialdietako erizaintzako postuan.
Erditze baginalak frenatzaileen 3. gelan artatuko dira, eta, paziente gehiago badatoz, 2.a eta 1.a okupatuko dira, ondoz ondo.
Zesareak 2. ebakuntza-gelan artatuko dira.
Gela horietara sartzeko eremua mugatu egingo da, pazienteak/laguntzaileak igarotzea saihesteko.
SARS-CoV-2ren susmoa edo gaixotasuna duten emakumeak, ginekologiako eta obstetriziako larrialdietara doazenak baina erditzeko prozesuan ez daudenak, frenatzaileen 3. gelan artatuko dira ere.