Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko erizaintza-taldea aintzatetsi dute Gabonetako Ospitale arteko I. Dekorazio Lehiaketan, zeina Malagako ama-haurrentzako ospitaleak antolatu baitu eta AVOI elkarteak babestu baitu, Divino Pastor ikastetxearekin lankidetzan.
Estatuko beste bost zentrorekin batera hartu du parte gure ospitaleak; ekimenaren helburua pediatriako asistentzia humanizatzea da, eta horretarako Gabonetako apaingarriak jartzea bultzatu da, guneak haurrentzako eta haien familientzako goxoagoak izan daitezen. Zentro guztiak aintzatetsi dituzte izandako inplikazioagatik eta proiektu hau sendotzen laguntzeagatik.
Eskerrik asko gure profesional guztiei hau posible egiteagatik.


