«IRRIBARRE BATEN ALDE PEDALEI ERAGITEN» ekimenaren hirugarren edizioa ekainaren 8 eta 9ko asteburuan egingo da Abadiñon (Bizkaia). Aurkezpenean izan ziren beste erakunde parte-hartzaileetako ordezkariak ere: Abadiñoko Udala, emteSPORT eta Rhythmic Bike.

Ekainaren 9an (igandea) egingo den spinning-maratoi solidarioan bildutako dirua BioCruces Bizkaia osasun-ikerketako institutuko onkologia pediatrikoko lantaldearen ikerketara bideratuko da, «Peque-ropa» elkartearen bidez.

BioCruces Bizkaiko Miguel Alejandro García-Ariza (medikuntzako doktorea eta onkologo pediatrikoa) eta Lide Alaña Rodrigo (Biokimikako doktorea) ikertzaileek eskerrek eman zizkieten jarduera solidario honetako parte-hartzaileei, ez bakarrik diru-bilketaren alorretik, ikertzen jarraitu ahal izateko ezinbestekoak diren arren, baita gizartearen kontzientziazioagatik ere. «Minbizia diagnostikatzen dieten lau haurretik batek garuneko tumorea du, zuen laguntzari esker guk ikertzen jarrai dezakegu», adierazi zuen García-Ariza BioCruceseko onkologoak. Lide Alañak, bestalde, nabarmendu zuen «Abadiño gainerako herrientzako eredu bihurtu dela. Zuei esker, gaixotasun lazgarri honen ikerketan aurrera egiten jarraituko dugu».

Noticia anteriorAkreditazioa erradiofrekuentzian
Noticia siguienteBiocruces Bizkaiak, guztira, osasunaren hobekuntzarekin zerikusia duten 332 ikerketa-proiektutan eta 290 saiakuntza klinikotan parte hartzen du