Ricardo López Almaraz doktorea, Ospitaleko Onkologia/Hematologia pediatrikoko mediku adjuntu eta Biocruces Bizkaia zentroko onkologia pediatrikoko ikerketa-taldeko kidea, Tumore Pediatriko Arraroei buruzko Europako Azterlan Kooperatiborako Taldearen (EXPeRT) parte da. Ikerketaren bidez pediatria-adinekoen eta nerabeen tumore arraroei buruzko ezagutza hobetzea da talde horren helburua (https://www.raretumors-children.eu/)
Hain zuzen ere, EXPeRT taldeko kide gisa, tumore pediatriko oso arraroak diagnostikatzeko eta tratatzeko jarraibideei buruzko gomendioak jasotzen dituzten nazioarteko gidaliburu batzuen lanketan parte hartu du. Gomendio horiek Ameriketako Hematologia/Onkologia Pediatrikoko Elkartearen (ASPHO) eta Onkologia Pediatrikoaren Nazioarteko Elkartearen (SIOP) Pediatric Blood and Cancer aldizkarian jaso dira.
Azken urteetan, gero eta argiago geratu da pediatria-adinekoen tumore oso arraroak hobeto ezagutzeko eta jorratzeko estrategia espezifikoak garatu behar direla. 2008an, hainbat herrialdetan aurrera eramaten ari ziren azterlan eta ildoak konbinatuz, Tumore Pediatriko Arraroei buruzko Europako Azterlan Kooperatiborako Taldea (EXPeRT) sortu zen.
EXPeRTeko kideek hainbat mailatako elkarlana aktibatu dute, beren helburuak lortzeko eta EBk finantzatutako proiektuetan parte hartuz funts espezifikoak eskuratzeko. Urte hauetako esperientzia sareen eraketan, elkartze berrien bilaketan, indarren bat-egitean eta bai ikerketen irismena zabaltzeko bai pazienteari ematen zaion arretaren kalitatea hobetzeko baliabideak partekatzean islatu da.
2018 eta 2021 bitartean, EXPeRT taldeak PARTNER proiektua (Tumore Pediatriko Arraroen Sarearen Europako Erregistroa) eskatu eta EBk onartu egin zuen. Proiektu horren xede nagusia honako hau da: elkarlanean oinarrituz, Europako erregistro komun baten eraketa sustatuz eta tumore horiek diagnostikatzeko eta tratatzeko jarraibideak garatuz, ezohiko minbiziak dituzten haurrei eta nerabeei ematen zaien arreta hobetzea (https://siope.eu/activities/eu-projects/partner-project/)
Saileko artikuluak honako aldizkari honetan aurki daitezke: Pediatric Blood and Cancer; June 2021: Volume 68, Issue S4 (https://onlinelibrary.wiley.com/journal/15455017). Ricardo López Almaraz doktoreak aktiboki parte hartu du honako hauetan:
• http://dx.doi.org/10.1002/pbc.29072
• http://dx.doi.org/10.1002/pbc.28992
• http://dx.doi.org/10.1002/pbc.29025
• http://dx.doi.org/10.1002/pbc.29045
• http://dx.doi.org/10.1002/pbc.29018
• http://dx.doi.org/10.1002/pbc.29017