OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Osakidetzak emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana aurkeztu du legebiltzarrean martxoaren 8aren atarian

Dokumentua Berdintasun Batzordearen lanaren emaitza da; Osakidetzaren barne- eta kanpo-eremuan berdintasuna sustatzeko 100 ekintza jasotzen ditu

Helburu nagusietako batzuk soldata-arraila murriztea, zuzendaritza-postuetan emakumeen presentzia handiagoa lortzea eta ikerketa-jardueran emakumeen parte-hartzea sustatzea dira

Osakidetzako zuzendari nagusi Rosa Pérezek Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana aurkeztu du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Plan horrek, herritarrei zuzendutako jardueretan berdintasun-printzipioa eta genero-ikuspegia txertatzeaz gain, Osakidetzako barne-eremuan berdintasuna bultzatzen lagundu nahi du. Dokumentua Berdintasun Batzordean egindako lanaren emaitza da. Osakidetzako ordezkaritza batek eta Mahai Sektorialean ordezkatuta dauden sindikatuek osatzen dute batzorde hori.

“Planaren bidez, pertsona askoren konpromisoa eta ahalegina eta negoziazioa eta akordioa gauzatzen dira, eta, hala, Osakidetza emakume eta gizonen berdintasunaren eremuan eredu eta figura erreferente izateko helburua betetzen laguntzen da”, esan du Rosa Pérez Esquerdo Osakidetzako zuzendari nagusiak.

Emakumeen osasunaren mesederako jarduketak Osakidetzaren nortasunaren ezaugarri dira betidanik; jarduketa horiek, aurretik, Sailaren legealdiko berdintasun-planei lotuta egoten ziren eta, orain, Osakidetzaren beraren plan batean jasotzen dira, zeinak Osakidetzaren berdintasun-politikak egituratzen eta laburtzen baititu. Osakidetzaren Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Planak 20 ardatzetan egituratzen diren 100 ekintza ditu, eta horiek zerbitzu-erakunde guztiak inplikarazten dituzte. Ekintza horiek Osakidetzan eginiko Berdintasun Diagnostikoan oinarrituta ezartzen dira; diagnostikoak erakundearen berdintasun-egoera islatu eta berdintasuna sustatzeko lehentasunezko jardun-arloak jasotzen ditu.

BERDINTASUN-PLANAREN GAKOAK

Honako hauek dira Osakidetzako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Planak jasotzen dituen helburuetako batzuk:

Gainera, planak beraren kudeaketa antolatua eta eraginkorra egiteko oinarriak ezartzen ditu, eta, horretarako, gobernamendu-organoak eratu dira; organo horiek Osakidetzaren egituran integratuta daude eta Planean ezarritako urteko jarduketen segimendua egingo dute.

Exit mobile version