Osakidetza saritu dute Bronkiolitis Akutuari emandako arretaren kalitateagatik eta tratamenduagatik. 2 urtetik beherakoak ospitaleratzeko arrazoi nagusia da, eta epidemia-aldi bakoitzean Euskadin 6.000 kontsulta baino gehiago artatzen dira Lehen Mailako Arretan eta 3.000 Larrialdietan. Horrela, Osakidetzak 2022ko “Kalitatearen Avedis Donabedian Sarietako” bat jaso du, “Asistentziaren kalitatea hobetzeko proiektuen” modalitate berrian.

Saritu duten Bronkiolitis Akutuan erabilera globala hobetzeko eta praktika klinikoa egokitzeko estrategia Osakidetzako profesionalek jarri zuten abian, beharrezkoak ez diren proba eta tratamenduen gehiegizko erabileraren eta pediatriako praktika klinikoaren aldakortasunaren paradigma gisa nabarmentzen den gaixotasuna delako.

Avedis Donabedian Fundazioaren aitorpena merezi izan duten lorpen nagusien artean, esparru klinikoan nabarmentzekoa da medikazio ez-eraginkorraren preskripzioa asko murriztu dela Lehen mailako arretako (LM) pediatria-zerbitzuetan oro har, baita larrialdietan eta ospitaleratzean ere.

Gainera, diagnostikoarekin, larritasunarekin eta kontrol-adierazleekin lotutako alderdietan irizpideak bateratu egin dira, espero ez diren edo nahi ez diren efekturik ez egotea bermatzeko.

Diziplina anitzeko lanak eta pazientearenganako orientazioak orain saritu duten Bronkiolitis Akutua maneiatzeko ekimen hau zehaztu dute. Horrela, asistentzia-ibilbide integratu bat sortu da, non familien esperientziak txertatu diren eta esku-hartze ugari egin diren profesionalei, gurasoei eta haurrei begira.

AVEDIS DONABEDIAN SARIAK

“Kalitatearen Avedis Donabedian” sariek XXXII. ediziorako kategoria berri bat inauguratu dute aurten, “Arreta integratuko asistentzia-kalitatea hobetzeko proiektuak” izenekoa. Modalitate berri horretan hain zuzen ere lortu du Osakidetzak, Lehen mailako arreta koordinatzeko Zuzendariordetzak egindako proposamenaren bidez, BAren erabileran kalitatea hobetzeko bere ekimenaren aitorpena.

Sektorean ospe handia duten sariak dira, eta asistentzia-kalitatea hobetzea sustatzen duten proiektuen arabera ebaluatutako hautagaitzen artean banatzen dira. Proiektu horietan, inpaktua frogatu ahal izango da, eta haiek gutxienez hiru urteko denbora-esparru batean garatuta egongo dira Estatuan eta Iberoamerikan.