Granollerseko Rotary klubak «Oncomenús para pequeños campeones» (Onkomenuak txapeldun txikientzat) liburuaren hainbat ale eman dizkio pediatria-zerbitzuari. Minbiziaren tratamenduan dauden umeentzako errezetak jasotzen ditu liburuak, eta klub horrek antolatutako elkartasunezko proiektu baten esparruan argitaratu zen. Vallès Oriental eskualdeko ostalaritza-elkarteak eta nazioartean ospetsua den Joan Roca sukaldariak parte hartu zuten proiektuan, Bartzelonako Vall d’Hebron ospitaleko medikuntzako profesionalek gainbegiratuta (pediatriako onkologoak eta nutrizionistak).

Proiektuaren helburua paziente horientzako egokiak eta, aldi berean, goxoak eta prestatzeko errazak diren platerak aurkeztea da, tratamenduan izan ditzaketen bigarren mailako ondorioak arintzen eta hobetzen lagunduko dutenak.