Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako erakunde sanitario integratuak Lean metodologiaren erabilera bultzatu du Elektromedikuntza Zerbitzuan. Dräger Giroa aldi baterako enpresa-elkartearen eskutik egindako tailerren eraberritzea urriaren 10ean aurkeztu da enpresaren eta Osakidetzaren ordezkarien egindako bisitan. Pazienteei asistentzia-kalitate maximoa eskaintzeko asmoz tailerren barnean mugimendu fluxuak optimizatzea du helburu eraberritzeak, horretarako prebentziozko lanen planifikazio eta exekuzioa bultzatuz zein hondatutako ekipamenduen geldialdi denborak murriztuz

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko elektromedikuntza tailerrek (Basurtuko Unibertsitate Ospitalekoekin, Galdakaoko Ospitalekoekin eta San Eloy Ospitalekoekin batera), instalazio eraberritu, estandarizatu, praktiko eta eraginkorrak dituzte dagoeneko. Alde batetik, ekipamenduak tailerrera konpontzeko edo prebentziozko mantentze-lanetara eramateko sarrera eta irteera fluxuak diseinatu eta estandarizatu egin dira. Bestetik, sarrera eta irteerako guneak, desinfekzio prozesua egitekoa eta interbentzio tekniko espezifikoetarako lan-mahaiak dimentsionatu egin dira, eta administrazio zonaldearekin banaketa ahalbidetzen duen zonalde garden komun bat eratu da. Kasuan kasuko beharrezko ezaugarri partikularrak kontuan hartzea beharrezkoa denez, oraingoan Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako erakunde sanitario integratuko Ingeniaritza Elektronikoko Sailaren partaidetzarekin lan egin da

Horri esker, interbentzio tekniko bat beharrezkoa den unean, erreminta, ordezko pieza eta ekipoak elektromedikuntzako ingeniarien esku izatea ahalbidetuko da, beharrezko kopuruetan gainera. Hori guztia, noski, ahalik eta asistentzia-kalitate onena eskaintzeko helburuarekin egin da, zalantzarik gabe, progresiboki azken bezeroarengan, hau da, pazientearengan, eragin positiboa izango duena

Noticia anteriorIngeniaritzako proiektuei eta Osasunari buruzko I. Jardunaldia
Noticia siguienteGurutzetak haurrentzako onkologia arloa irudizko baso bihurtu du