Errepelegako osasun-zentroak erradiologia-ekipamendu berri bat du; horrela, hobetu egingo dira unitateak ematen dituen zerbitzuak eta pazienteen arreta. Pazienteen arretari dagokionez, denbora gutxiago eman beharko dute miaketan eta irudiaren emaitzaren zain, erradiazio hobea ematen da, eta, beraz, pazienteek dosi txikiagoa behar dute, irudiak bereizmen hobea du, eta egindako miaketara sartzen den dosia neurtzen da.

X izpien gelan lanak egin behar izan dira aurrez, berau egokitzeko eta dauden instalazioak hobetzeko. Hauek egin dira, beste batzuen artean: espazioak berrantolatu, lurzorua aldatu, sabai aizunak ordeztu, ekipamenduak eusteko metalezko egitura hornitu eta jarri, margotu, instalazio elektrikoa egokitu eta argi berriak jarri, suteen aurkako babesa ezarri, megafonia instalatu, klimatizazioa ordeztu eta ekipamendu berria jarri.

Noticia anteriorMar González-Francok konputazio espazialaz hitz egingo digu Berripill saio berrian
Noticia siguienteFarmazia-baliozkotzeko tresna (VALFAR) zentro soziosanitarioetan ezarriko da