Erradiologia-ekipamendua berritzeko lehiaketa zentralizatua dela eta, zenbait aldaketa edo berritze egin behar izan dira egungo erradiologia-inguruan, espazioari dagokionez. Besteak beste, erradiologia-ekipamendu bat jarri da Kabiezeseko osasun-zentroan. Gela berritu egin behar izan da egokitu ahal izateko, eta hori ez zen lehiaketa zentralizatuaren irismenean sartzen.

X izpien ekipamendua ordezteko, gelan lanak egin behar izan dira aurrez, berau egokitzeko eta dauden instalazioak hobetzeko. Hauek egin dira, beste batzuen artean: lurzorua aldatu, sabai aizunak ordeztu, ekipamenduak eusteko metalezko egitura hornitu eta jarri, paretak margotu eta biniloz estali, instalazio elektrikoa egokitu eta argi berriak jarri, suteen aurkako babesa ezarri eta megafonia instalatu.

Ekipamendu honi esker, hainbat hobekuntza tekniko lortu dira; esaterako, irudi digitala hartzea, eta esposizioaren kontrol automatikoa egitea. Pazienteari dagokionez, erradiazio gutxiago ematen da, irudiaren bereizmen handiagoa lortzen da, eta dosia neurtu eta egindako miaketara sartzen da.

Noticia anteriorESIa finalista Quality Innovation Award 2018 sarietan
Noticia siguienteUniversitario Bilbao Rugby klubaren bisita