Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko lehen mailako arretako biltegiak erabat kudeatzeko proiektuaren lehen fasea amaituta, alegia, Sestaoko biltegi nagusian eskaerak automatikoki planifikatu eta sortzea, bigarren faseari ekingo zaio orain, hau da, Kabiezeseko osasun-zentroan kudeaketa-sistema berri bat ezartzeari eta biltegian altzari berriak instalatzeari.

Proiektuaren helburua zera da, osasun-zentroetako eta kontsultategietako biltegi periferikoak modu automatizatuan eta goitik behera kudeatzea; horretarako, stock eta eskaerak kudeatzeko sistema bat ezarriko da, «konpartimentu bikoitza» izenekoa.   Sistemak konpartimentu edo saski bikoitz batean jarriko ditu materialak, stockak kontrolatuko ditu, eta eskaerak automatikoki sortuko ditu SAP bidez.

Hala, orain arte sortzen ziren hiru egoera saihestuko dira: Gehiegizko stocka (hornitzaileek inposatutako gutxieneko eskaera-kopuruak direla-eta), stocka eta eskaerak eskuz kudeatzea, eta biltegiratzeko espaziorik ez egotea.

Ezarpenaren garapena

Kontsumoen historikoak aztertu genituen, eta horren arabera erabaki genuen zer material eta zenbat izan behar genuen eskuragarri biltegian, zentroko beharrei erantzuteko. Azkenik, 380 erreferentziak osatzen dute katalogoa.

Biltegi berria diseinatzeko, kontsumoen azterlana hartu genuen oinarri; hartara, erabil genezakeen espazioa optimizatzeko.

Sistema berria ezarri baino lehen, materialen inbentarioa egin genuen eta horrek izakinak erregularizatzeko 17.223,33 €-ko gastua ekarri zuen.

Altzari berriak instalatu ondoren, kokapen uniboko bat eman diogu material bakoitzari, eta produktu guztiak datu hauekin identifikatuta daude: kodea, izena, kokapena eta kopurua.

SAPak eskaera-puntu bat eta gehieneko stocka ezarri du material bakoitzerako; hartara, stocka eskaera-puntutik behera jaisten den unean, birjartzeko erreserba bat sortuko zaio automatikoki Sestaoko biltegi nagusiari.

Sistemaren funtzionamendua

Barra-kodeen irakurgailuen bidez eta SAPen logistika-moduluaren bitartez kudeatuko dira stockak eta eskaerak.

Material baten lehen konpartimentua husten denean, identifikazio-etiketa kenduko da, eskaera-lerroan jarriko da eta bigarren konpartimentutik kontsumitzen jarraituko da.

Materiala hamabost egunean behin birjarriko da, eta eskaera-lerroan dauden etiketen barra-kodeak asteazkenetan eskaneatuko dira, txandakako asteetan. Sestaoko lehen mailako arretako biltegi nagusian, kontsumo-datuak jasoko dira, eta sistemak automatikoki sortuko du eskaera bat. Eskaera hori, bada, ostiraletan prestatu eta entregatuko da Kabiezesen, goizean goiz.

Noticia anteriorPediatriako arreta onkologikoaren berrantolaketa
Noticia siguienteMinaren eskola EHUren udako ikastaroetan