Maider Garmendia Zallo da Zerbitzu Medikoetako zuzendariorde mediko berria, eta Irama Villar Gómez, Zerbitzu Kliniko Orokorretako zuzendariorde mediko berria, Covadonga Fernández Maiztegui eta Felix López Bernardosen ordez, hurrenez hurren.
Maider Garmendia Zallo Alergologiako mediku espezialista da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, BAME bidez, eta bere asistentzia-lanaren zati bat Alergologia Zerbitzuan egin badu ere, batez ere Larrialdi Orokorretako Zerbitzuan aritu da. Transplanteak Koordinatzeko taldeko kide izan da, baita Familia Medikuntzako BAMEen ospitaleko tutorea ere, Irakaskuntza Batzordeko kide izanik.
Irama Villar Gómez barne-medikua da, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuan egin zuen egoitza, eta ordutik, ospitale honetako kide izan da barne-mediku gisa. Bere lan-ibilbidean, hainbat batzordetan eta Ospitalizazio Prozesuan ere parte hartu du, 2010etik aurrera egoiliarren tutorea izan da eta irakasle elkartua da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko Medikuntza Sailean (Gurutzetako Irakaskuntza Unitatea).