Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIk bere zuzendaritza-taldea osatu du, etapa berri honetan: Covadonga Fernández eta Ainhoa Epalza medikuak izango dira, hurrenez hurren, medikuntza eta kirurgiako zerbitzuetako zuzendariorde medikoak, eta Mª Ángeles Valero izango da erizaintzako zuzendariordea.

Covadonga Fernández Maiztegi, zerbitzu medikoetako zuzendariorde berria, medikuntzan lizentziatu zen EHUn 1996an, eta 2002an neurologiako espezialitatea lortu zuen GUOn. 2008tik EHUko irakasle elkartua da «Patologia medikoa» irakasgaian.

Bere ibilbide profesionala osorik egin du gure zentroan. 2001ean neurologiako BAME prestakuntza bukatu zuen, eta urte horretan bertan neurologiako mediku ondoko hasi zen.

Ainhoa Epalza Bueno, zerbitzu kirurgikoetako zuzendariorde berria, medikuntzan lizentziatu zen EHUn 2001ean.  Barne-medikuntzako espezialitatea lortu zuen 2008an. Ondoren, gaixotasun kardiobaskularretako graduondoko masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, 2012an.

Berak ere ibilbide profesionala osorik gure zentroan egin du, lehenik barne-medikuntzako BAME gisa, 2003tik 2008rako tartean. Ondoren, Etxez Etxeko Ospitaleratze Zerbitzuan hasi zen, 2009ko urtarrilera arte. Ordutik barne-medikuntzako mediku ondoko plaza du.

Mª Ángeles Valero Usateguik Erizaintzan diploma eskuratu zuen, EHUn, 1983an. Bere prestakuntza analisi klinikoen espezialitatearekin osatu zuen, EHUn, 1987an, eta 2013an, medikamentuak agintzen, erabiltzen eta baimentzen aditua den erizainaren graduondoko diplomarekin, Osakidetzaren Erizaintzako Unibertsitate Eskolan.

Ibilbide profesionala: 1983an erizain hasi zen lanean Bilbo Eskualdean.  Ondoren, 1984tik, gure zentroan lan egin du, salbu eta 1985eko bukaeratik 1987ko erdialdera doan aldian. Tarte horretan Barrualde-Galdakao ESIn aritu zen. 2000ko urtarrilaren 1etik 1.D urologia eta nefrologiako gainbegiralea da. Gainera, 14 urtez «zainketa mediko-kirurgikoen erizain» espezialitateko praktiketako tutore izan zen.