Sexu-askapenaren eta LGTB harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Gizarte gisa eta osasunaren profesional gisa, komenigarria litzateke normaltasunaren diskurtsoa deseraikitzea, gizaki guztiak eta haien aniztasuna barne hartuko dituen gizatasuna eraikitzeko.

Historian, diskriminazioek bere egin dute legitimo bilakatzen dituen diskurtsoa, eta, horri esker, lortu dute konbentzitzea gehiengoa indarkeria erabiltzeko eskubideen urraketa jasaten duen gutxiengoaren aurka. Indarkeriaren legitimazioan beti dago ardatz nagusi bat: NORMALTASUNA.

Batzuetan, gertatu ohi da, normaltasunaren parte sentitzen direnek era guztietako aitzakiak aurkitzea justifikatu ahal izateko beren nagusitasuna, beren pribilegioa eta horrek berekin dakarren indarkeria. Kultura, historia, tradizioa, herri-kultura eta osasuna araua betikotzeko guneak izango dira, eta, aldi berean, indarkeriaren eraginpean daudenen mugak zehazteko balioko dute.

LGTBIQ+ kolektiboari dagokionez (lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak, intersexualak, queer-ak eta bestelakoak), badago indarkeriazko kortxo bat bezala flotatzen jarraitzen duen ideia bat: heterosexuala izatea da normalena. Eta osasungintzak badauka ikuspegi hori. Zein da gure erronka, orduan? Normaltasunaren diskurtsoa haustea eta sexu- eta genero-aniztasunaren aukera zabaltzea, baita osasuna pertsona guztiak barne hartuko dituen aterkia izatea ere.

Osasuna ikuspegi heteronormatiboetatik at birpentsatu behar da:

  1. Askotariko LGTBI+ bizimoduak eta sexualitateari eta generoari buruzko eredu teorikoak aintzatesteak, askotan, ekartzen du normaltasunaren helburua bilatzea, bizitzeko eta ondo bizitzeko modu bat aurkitu ordez.
    2. Kontzientzia politiko eta soziala izatea osasun-espazioetan egiten edo esaten dugunaren garrantziari buruz, neutraltasun profesional ezari buruz, PRESTAKUNTZA behar izateari buruz.
    3. Begirada zabaltzea zalantzan jartzeko begirada hori oztopatzen duten sexu, genero eta desio normatiboei buruzko eskema teorikoak.
    4. Diskurtso biomedikoa eta horren ondorioak aztertzea: planteamendu determinista eta medikalizatu bat ezin da abiapuntu izan osasun-eremu inklusibo eta despatologizatzaile bat eraikitzeko.

Osasunaren arloan lan egiten dugunok prestakuntza biologizista jaso dugu, sexu-aniztasunari buruz eduki gutxikoa. Horixe da gure errealitatea, baita aldatzeko aukera ere.

Zapalkuntzaren ardatzek bat egiten dutenean, indarkeria, gehitu ordez, biderkatu egiten da, ekuazioan sexu-disidentzia, migrazioa, emakumea, erasoak eta abar sartzen badira.

Itxaropena dakar ORTZADARRA zabaltzeak LGTBI+ BIZITZA GUZTIAK ETA HETEROSEXUALITATEA POSIBLE IZAN DAITEZEN ERRESPETUTIK ETA EKITATETIK.

ETA ANIZTASUNEK EZ DEZATEN DESBERDINKERIAK ERAGIN OSASUNEAN. Erronka ez ezik, kolore anitzeko ITXAROPENA ere bada.

Genero eta Osasuna taldearen artikuloa