Edurne Omaetxebarria eta Mª Pilar Sánchez Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko zuzendari mediko eta erizaintzako zuzendari berriak izango dira, hurrenez hurren,  Fermín Labaien eta Maite Barrenaren ordez,

Edurne Omaetxebarria Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua da EHUan (1983). unibertsitate-espezialista Osasunaren Ekonomia, Farmakoekonomia  eta Osasun Sisteman (Deustuko Unibertsitatea 2008). Horrez gain, gradu ondoko masterra dauka Ospitale Kudeaketan (Alcalá de Henares-eko Unibertsitatea. 2012)

Bilbo Eskualdean ekin zion bere lan-ibilbideari, LMAE fakultatibo bezala . Ondoren, Ikuskatzaile eta Administrazio eta Kudeaketako Goi Mailako teknikari jardun zuen Eusko Jaurlaritzan.  1992an karrerako funtzionario plaza lortu zuen Eusko Jaurlaritzan. 2005eko irailean, Zerbitzu Kliniko Orokorretako zuzendariorde mediko izendatu zuten Gurutzetako Ospitalean, eta 2013ko apirilean, Zerbitzu Kirurgikoetako zuzendariorde mediko, eta bertan aritu da aurtengo martxora arte. Hemendik aurrera, Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko zuzendari medikoa izango da.

Pilar Sánchez erizaintzan diplomaduna da EHUan (1983) eta espezialista titulua dauka Lan Osasunean (EHU 1985). Gainera, unibertsitate masterra du Osasun Zainketen Ikerketan (Kantabriako Unibertsitatea. 2016) eta masterra Osasun Zentroen eta Zerbitzuen Kudeaketan (Bartzelonako Unibertsitatea. 2014).

Gurutzetako Ospitalean hasi zen erizain; ondoren, Galdakaoko ospitalean aritu zen, eta 1987an erizain plaza lortu zuen jabetzan Gurutzetako Ospitalean. 2006ko martxoan, Kritikoen adjuntua izendatu zuten eta bertan jardun du aurtengo martxora arte. Hemendik aurrera, Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIko erizaintzako zuzendari berria izango da.

Noticia anteriorJuegaterapia erakundeak sei kontsola eman dizkie gurutzetako haurrei
Noticia siguienteEsker ona Zugan Pentsatuz programan parte hartu zutenei