EEC ESIko Erizaintza Zuzendaritza hainbat jarduera egiten ari da erizaintzako zainketei lotutako jardunbide egokiak garatzeko. ESIaren 2016-2018ko aldirako segurtasun-planaren 7. lerroaren barruan daude jarduera horiek, eta 2013-2020 Osasun Planari lotuta (2.3 helburua. Segurtasun klinikoa).

Batetik, alertak sortu. Zaintza-sistema horrek zainketak berrikusteko aukera ematen du gertaera kaltegarri bat dagoenean. Horretarako, alertak ezarri dira erorikoetarako eta hiru eta lau kategorietako presioko ultzeretarako, ospitaleratze mediko eta kirurgikoko unitateetan eta ama-haurren unitatean dauden paziente guztiengan.

Alerta-sistema horri esker, unitateak berak berehala egin dezake azterketa bat, hobetzeko arloak zein diren zehazteko errazagoa izan dadin.

Halaber, prestakuntza-bideo bat egin dugu pazienteak/zaintzaileak bere burua zaintzeko orduan esku har dezan. Ospitaleko telebistetan, 2. telebista-kanalean, ematen ari gara bideo hori.

Azkenik, Ospitaleratutako paziente helduaren muskuluak indartzea proiektua lantzen ari gara (oheratuta daudenei eta ibiltzen diren adinekoei dagokienez batez ere). Proiektu horren helburua da ospitaleratzeari lotutako narriadura funtzionala galaraztea, eta, horrekin batera, gutxiago izatea zenbait arazoren ondorioz –erorikoak, presioko ultzerak, arnasbideetako infekzioak, esfortzuaren intolerantzia, atal bigunen atzeratzea, atal bigunak zurruntzea, muskulu-indarra galtzea– sortzen diren konplikazioak.

Noticia anteriorSteinerren gaitza duten pazienteei arreta emateko diziplina anitzeko kontsulta
Noticia siguienteEuro 1 esi-ren eta olbe-ren «Opera eta gehiago» programan egindako klik bakoitzeko