Joan den urtarrilean bronkoskopia-unitatea 1.C solairutik 2.D solairura lekualdatu zen. Hemendik aurrera hor egongo da. Espazio berriak 64 m2-ko azalera du, eta bulego bat, garbiketa-gela bat (bronkoskopioentzako garbigailu automatikoarekin eta trazabilitate-sistema duen lehortze-armairu batekin), gela nagusia eta bigarren mailako gela (biak eraginkortasun handiko iragazketarekin), eta azkenik, esklusa bat ditu.

Unitatean, urtean 1.000 bronkoskopia inguru egiteaz gain, beste teknika diagnostiko batzuk egiten dira, adibidez, ekobronkoskopiak, torakozentesi diagnostiko eta hustutzaileak ekografo-kontrolarekin.