Veronica Ruiz Pereda da, joan den apirilaren 3tik, Erizaintzako zuzendariorde berria, duela gutxi erretiroa hartu duen Feli Fernandezen lekua hartuko duena.
Veronica Ruiz Pereda Erizain Diplomatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), 1997an. Ondoren, Bere prestakuntza osatze aldera, Zainketa Aringarrien graduondoa egin zuen, 1998an, eta Antropologia Sozial eta Kulturalean Lizentzia egin zuen, Deustuko Unibertsitatean, 2001ean.
Ibilbide Profesionala: Gure ospitaleko Aparatu Digestiboko Zerbitzuan asistentzia-erizain gisa hasi zen, 1999an. Ondoren, 2017-2014 urte bitartean, 2. A solairuko Gainbegirale aritu zen, Neurologia – Iktus Unitatean, , 2014tik gaur egun arte, Ospitalizazio kirurgikoko adjuntua izan da.
Esperientzia eta prestakuntza handia du kudeaketa arloan, gradu-aurreko ikasleen praktiketako tutore da, 3. HEa egiaztatua du; asistentzia arloetatik gertu egon izan da beti, eta orain, ilusio handiz ekingo dio ibilbide berri honi ESIko Erizaintzako zuzendariorde modura.



