Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean beste Berripill saio bat egin da Óscar Guadilla Jiménezen eskutik, EJIE-Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko Berrikuntza arduraduna, izenburu honen pean “Prospekzio teknologikotik berrikuntzara, kudeaketa-ikuspegitik. Ez da zorte-kontua”. 

Saio horretan, hizlariak EJIEren berrikuntza-eredua aurkeztu du, zeinak honako hauek baititu oinarritzat: zaintza teknologikoa, irtenbide berrien ebaluazio sistematikoa eta urtero gutxienez proiektu berritzaile bat ezartzeko helburua. Horrez gain, azaldu ditu prozesu hori hamarkada batez kudeatzen egon ostean lortutako irakaspen nagusiak.

Ikus-entzuleek gai horretan zeukaten interesa dela-eta, atal berezi bat eskaini diete Osakidetzako langileek eguneroko jardunean erabili ditzaketen tresnei; besteak beste, hauexek aipatu dituzte:

  • bakQ, identifikazio digitaleko sistema.
  • NIK – Patrika digitala, zeinak hilero 130.000 erabiltzaile baino gehiago baititu.
  • Itzuli, Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronala, astero 1,5 milioi itzulpen baino gehiago dituena.
  • HABEren online ikastaroa, euskara ikasteko.

Horrez gain, EJIEk garatutako proiektu berritzaileen adibideak eman dira saioan, arrakastatsuak izan direnak nahiz irakaspenak ateratzeko balio izan dutenak.

Noticia anteriorOspitalean egiten da Erizaintza Kirurgikoko EAEko 1. Jardunaldia, AEEQ elkarteak antolatuta
Noticia siguienteBakea Gabonetan, inoiz baino gehiago