Abenduaren 3an hasi zen programaren hirugarren edizioa Trapagaranen. 55 eta 75 urte arteko pertsonek osatzen dute aurtengo edizioa. Hain zuzen ere, hipertentsioa duten eta bizitza sedentarioa daramaten 14 lagunek. Haien egoerara egokitutako jarduera fisikoak egingo dituzte programak irauten dituen sei hilabeteetan.

Aurreko edizioetan bezala, Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIren, Trapagarango Udalaren, Osasun Publikoaren eta Emtesport enpresaren arteko elkarlanaren ondorio da programa.