OSI EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES

Plastikorik ez

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen 2018ko ekainaren 5ean, «Plastikoen kutsadurarik gabe» lelopean, eta balio izan zuen, bai maila indibidualean bai erakundeetan, plastikoa esparru guztietan gehiegi kontsumitzeak zer arrisku dakartzan jabe gaitezen.

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIk neurrigabeko kontsumo horrek etorkizunera begira ingurumenari zer arrisku dakarkion jakinda, 2018an zenbait lan-ildo hasi zituen, batetik, ESIko zentro guztietan plastiko-kontsumoa eraginkortasunez gutxitzen laguntzeko, eta bestetik, erabilitako ontziak are hobeto birziklatzeko.

Neurri hauek hartu dira plastikoen kontsumoa gutxitzeko:

  1. Plastikozko botilen ordez ur-iturriak erabiltzea.
    2018an, 12 ur-hornigailu (25 litroko botila handiak) eta ur hotzeko 8 iturri ezarri dira EEC ESIko zerbitzuetan.
    Neurri horri esker plastikozko 12.000tik gora ontzi gutxiago erabili dira urtean EEC ESIn.
  2. Plastikozko edalontzien ordez kartoizkoak erabiltzea. Ondorioz, Ospitaleratzeko eremuan 75.000 unitatetik gora gutxiago erabili dira hilean.
  3. Arropa zurian plastikoa gutxitzea: orain bezala plastikozko poltsetan eman ordez, lotutako paketeak erabiltzea. Neurri hori abian jarrita, plastiko-hondakinak, guztira, urtean 900 kilo gutxiago izango dira.

Birziklatzea optimizatzeko lerroan:

Ecoembes erakundearekin elkarlanean ontzien gaikako bilketa egin da; hala bada, ospitalean plastiko garbia biltzeko ohiko tokietan ez ezik (lentzerien biltegia, sukaldea eta kafetegia), ontzi arinak botatzeko 80 paperontzi gehiago ere ezarri dira itxarongela guztietan eta vending-eko makinen ondoan.

Biltzeko sistema horren barruan plastikozko hondakinen trinkogailu bat ere ezarri da, eta hondakinak zuzenean bidaltzen dira ospitaletik hondakinak kudeatzeko instalaziora. Sistema horren bidez, Ecoembesek hondakinen trazabilitatea bermatzen du.

EEC ESIko profesionalen artean jardunbide egokiak zabaltzeko eta birziklatzeari buruzko zalantza guztiak argitzeko, Ecoembeseko teknikariek ontziak gaika biltzeko prozesuari buruzko informazio-saioa eskainiko dute.

Hitzaldi hori martxoaren 29an izango da, 11:00etan, Arriaga aretoan, eta profesional guztientzat izango da.

Exit mobile version