Ospitaleko Haurren Nefrologiako taldea osatzen duten Mireia Aguirre Meñicak, Leire Madariaga Domínguezek, Leire Gondra Sangrónizek eta María Herrero Goñik Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko haurren nefrologoa den Nélida García Pérezekin batera antolatu dute Haurren Nefrologiako Espainiako Elkartearen 47. Biltzarra.

Elkartearen 50. urteurrenaren baitan kokatuko da ekitaldia eta, horren harira, giltzurruneko gaixotasunak dituzten adingabeen zaintzako adituak bilduko dira Bilboko Bizkaia Aretoan. Maiatzaren 22an hasiko da biltzarra eta 25ean amaitu, eta haurren nefrologiari lotutako hainbat alderdi garrantzitsu izango dituzte hizpide, hala nola diagnostikoan eta tratamenduan dauden aurrerapenak eta pazienteen arreta osoa nahiz ongizatea.

Biltzar honetarako antolatu diren askotariko jardunaldietan, besteak beste, honako hauek aztertzeko tailerrak egingo dira: giltzurruneko gaixotasunen genetika, poliuria, gernu-nahasmenduen semiologia eta pediatriako nefrologo gazteen kasu klinikoak. Horrez gain, hainbat komunikazioren defentsa egingo da eta mahai-inguruak antolatuko dira honako gai hauei buruz: giltzurruneko gaixotasun hereditarioa, giltzurruneko gaixotasun kronikoa, pediatriako giltzurruneko transplantea eta tubulopatiak.

Informazio gehiago

Noticia anteriorOspitaleak Larrialdi eta Hondamendiei aurre egiteko Plana aurkeztu du
Noticia siguienteOsakidetzak preeklanpsia-baheketa berri bat ezarri du haurdun dauden emakume guztientzat