ESIaren eta Emakume Artisten eta Sortzaileen ESAS Sarearen arteko lankidetzari esker, urtarrilaren 25ean, larunbatean, “Esperantzaren harmoniak” izeneko programa hasiko da, kontzertu-ziklo bat, ospitaleko askotariko tokietan egingo dena hilabeteko azken larunbatetan ekainera bitarte. Ordu bakarrean izango dira, 11:00etan. Ekimenaren helburu nagusia da ospitaleko pazienteen, senideen eta osasun-langileen ongizate emozionala hobetzea kontzertu txikien bitartez, ospitalean gaitutako zenbait espaziotan, irisgarritasuna bermatzeko eta ospitaleko dinamikarekin egon daitekeen edozein interferentzia saihesteko.
Lehenengo kontzertua 4. E-ko kirurgia orokorreko itxarongelan izango da, 11:00etan hasiko da eta Natalia Sánchezek eta Carmen Santamaríak interpretatutako flauta eta pianoko duoa izango da. Errepertorioan honako artista hauen obrak egongo dira, besteak beste: Barbara Strozzi, Clara Schumann, Lili Boulanger, Emiliana de Zubeldía, Teresa Von Paradise, Kaprálová, Sofia Gubaidulina eta Carricaburu.
Ekainera arteko programa honako hau da:
- OTSAILAK 22: Soinujolea eta poeta: POETak Gurutzetako sarrerako eskaailera kiribiletan
- MARTXOAK 29: FEMMM VOCAL JAZZ. 2. solairua, eskailera kiribilaren buruan
- APIRILAK 26: Biolin, biola eta fagot trioa: Elaine Ensemble 2. solairua, eskailera kiribilaren buruan
- MAIATZAK 31: Hari-trioa: Oroimen. 2. solairua, eskailera kiribilaren buruan
- EKAINAK 28: Gitarra-jotzailea: Nuria López. 2. solairua, eskailera kiribilaren buruan



