TITTAN (Translation, Innovation & Technology Transfer in Ageing Network) proiektuko kide batzuk ESIa eta BioCruces bisitatu dituzte gure erakundean dugun berrikuntza-egitura eta garatzen ari garen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.

TITTAN proiektua ACISek koordinatzen du eta bertan parte hartzen dute Alemaniako, Poloniako, Italiako, Euskadiko, Holandako eta Eskoziako zenbait erakundek. Helburua zera da: Europako zazpi eskualderen artean ezagutza trukatzeko sare bat ezartzea, osasunaren alorreko berrikuntza eta teknologiaren transferentzia indartzeko.

Bisitan lau proiektu ezagutzeko aukera izan dute: antolakuntzarekin lotutako bi (Osasunaren emaitzak: ICHOM eta Erabiltzailearen humanizazioa eta esperientzia) eta teknologiaren alorreko beste bi (STARR proiektua eta 3D inprimaketa). Gainera, ospitaleko hainbat instalazio eta BioCruces bisitatu dituzte.

Noticia anteriorErorketen prebentzioa persona nagusiengan
Noticia siguienteSedazio endoskopikoan gaitzeko ikastaroa