Gure Erakundean, ideiak sistemarekin, prozesuarekin eta euskarri-egiturarekin bideratzen dira. Alde horretatik, hainbat dira erabiltzen ari diren tresnak, proaktiboetatik hasi – adibidez, sormen-lantegiak, berrihub sormenezko online espazioaren bidez (www.berrihub.com) ezagutarazitako erronkak, gosari teknologikoak edo berripillak –, eta hartzekoak diren horietara, adibidez:

  • Ideiak jasotzea Berrikuntza Unitatean.
  • Gure intraneteko Berrikuntza ataleko proposamen berritzaileen inprimakia.
  • Merkatutik gertuen dauden faseko edo BioCruces OIItik kudeatutako enpresekin lankidetzan ari diren ikerketa-proiektuak.
  • Innosasunen bidez (BIOEF) jasotzen diren enpresen proposamenak, ideien azterketak eta balidazioak edo kontrasteak egiteko.
  • Berrikuntza eta Kalitate Zuzendariordetzan jasotzen diren kanpoko eragileen proposamenak.
  • Eta Parte Hartu plataformako gure profesionalek gehitutakoak. Parte Hartu Osakidetzak sustatutako tresna bat da; bertan, gure ustez gainerako Zerbitzu Erakundeentzako interesgarriak izan daitezkeen eta maila korporatiboan landu daitezkeen ideiak sartzeko aukera dago.

Berrikuntza Unitatean askotariko bide horietatik sortutako ideia guztiak erregistratzen dira – 150 baino gehiago 2016ko urtarriletik – eta Erakundearen berrikuntza-zirkuituan sartzen dira.

Ideia Taldeak aztertzen eta lehenesten ditu ideiak, hilean behin. Lehenespenak egiteko honako hau hartzen da kontuan: aukerak, eragina, ezartzeko egingarritasuna eta bideragarritasun ekonomikoa.

Lehen iragazki horren ondoren, geratzen diren ideiak, bi hilabetean behin, Berrikuntza Batzordera eramaten dira. Han azken ebaluazioa egiten da proiektuen zorroan sartzeko eta beraz, berrikuntza-prozesua abian jartzeko.

Bestalde, mugikorrerako edo APPetarako aplikazioak garatzearekin lotuta Berrikuntza Batzordeak onartutako ideiak, Antolamenduaren eta Sistemen Zuzendariordetzaren bidez, Osakidetzako Erakunde Zentralera eramaten dira.

Era berean, Berrikuntza Batzordetik bideratzen ditugu Erosketa Publiko Berritzailearen Bulegoarentzat interesgarri izan daitezkeen erronkak. Bulego horretan, Osakidetzak erronkak proposatzen dizkie enpresei, merkatuan ez dauden irtenbideak gara ditzaten.

Horrela, tresna eta plataforma desberdinetatik sortutako eta jasotako ideia guztiak bide bakarretik kudeatzen dira, EEG ESI / BioCruces OIIren eta beren euskarri-egituren berrikuntza-prozesuaren bidez.

Noticia anteriorMintegi zientifikoa: «Tumoreen kontrako potentzial terapeutikoa PTEN tumore-ezabatzailean eraginez»
Noticia siguiente«Erakundeek alferrik xahutu ezin duten balioa da pertsonen jakintza eta trebetasuna»