ESIak dermatitis atopikoa eta psoriasia duten pazienteen arreta sanitarioa hobetzeko EXPAderm proiektua jarri du martxan. Berrikuntza–ekintza parte-hartzailearen ikuspegia du abiapuntu, eta pazienteen esperientziari lotutako tresnak erabiliko dira.

Ekimenak xedetzat du afektazio horiek dituztenen arreta sanitarioaren oztopoak eta arazoak identifikatzea, hobetzeko aukerak garatzea pazienteen eta profesionalen artean eta arretan hobekuntzak ezartzeko ekintza-plan bat eta soluzioak batera diseinatzea.

ESIko Berrikuntzako eta Kalitateko Zuzendariordetzak lagunduta, abenduan eta urtarrilean bi tailer antolatu dira, eta Lehen Mailako Arretako nahiz Ospitaleko zenbait zerbitzu eta maila asistentzialetako hogeita bat profesionalek eta bederatzi pazientek hartu dute parte.

Pazienteen esperientziak, premiak, lehentasunak eta ikuspegiak kontuan hartzea tresna baliotsua da profesionalek aintzat hartu ez dituzten alderdiak identifikatzeko eta ikuspegian nahiz irizpidean desparekotasunak agertzen dituztenak azpimarratzeko.

Ildo horretatik, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIak aurretik ere sartu du pazienteen iritzia prozesuen diseinuan, eta emaitza positiboak lortu ditu. Gaur egun, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIak pazienteen esperientziako tresnak aplikatzen ditu 21 patologiatan eta/edo ibilbide asistentzialetan. 2013an pazienteekin egindako lehenengo tailerra antolatu zenetik, ahotsa eman diegu 214 paziente/laguntzaile baino gehiagori, eta horietako batzuk paziente-elkarteetako ordezkariak izan dira. Ikuspegi horrek aukera eman digu hobetzeko 386 puntu baino gehiago identifikatzeko, eta horien % 36 komunikazioari eta informazioari daude lotuta.

Noticia anteriorGabonetako dekorazio-lehiaketa
Noticia siguienteJordaniako Ministerioko ordezkarien bisita Jaioberrien Baheketa ezagutzeko