Diagnostiko azkar eta azpitipatuaren inpaktua gripea duen pazientearen maneiu kliniko eta epidemiologikoan izeneko lanak poster onenaren saria eskuratu zuen joan den hilean Peñiscolan egin zen Goi mailako osasun-teknikarien estatuko II. biltzarrean. Ospitaleko Laborategi Kliniko eta Biomedikoko goi mailako teknikari Olga María Allende, Geraxane Dobaran, David García eta Susana Cobosek sortu eta Maitane Aranzamendi Biologia Molekularreko Ataleko fakultatiboak gainbegiratutako posterrak ospitaleko Mikrobiologiako Zerbitzuak detektatutako A influenza birusaren kasuak aztertzen ditu modu transbertsalean eta deskriptiboki.
Gainera, lau teknikariek Epidemiologiako Ataleko fakultatibo arduradun José Luis Barriosek gainbegiratutako beste poster bat ere aurkeztu zuten Mupirozinarekiko erresistentzia eta ondorengo tratamendua MRSA duten pazienteen kasuan izenburuarekin.