Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako bigarren urteko barne-erizain egoiliarrek —Anass Afdaoui El Mazoud-ek, Olatz González Muñozek, Andrea Galego Outesek eta Inés González Paisek— ahozko komunikaziorik onenaren saria jaso dute BAEE kategorian, Pediatriako Larrialdien Espainiako Elkartearen (SEUP) Erizaintzako XII. Jardunaldian, zeina Madrilen egin baitzen otsailaren 5ean eta 6an.
Egoitza-amaierako lanaren zati bat aurkeztu zuen taldeak, Onkologia Pediatrikoko beste erizain batek (Marta Menchaca Toriok) eta Osasun Zientzietako Liburutegi Zerbitzuko arduradunak (Susana González Larraganek) lagunduta.
Aurretiazko eta osteko azterketa deskribatzailea jorratu zuten komunikazioan, eta Pediatriako Larrialdien Zerbitzuko langileei zuzendutako prestakuntza-arloko hitzaldi bat eman zuten inhalazio-ganberen eta MDI gailuen erabilerari buruz. Dagoeneko hasi dira saioak eta harrera bikaina izan dute; gainera, Pediatriako beste esparru batzuetara ere estrapolatu daitezke.
Aintzatespen honen bidez nabarmentzen da erizaintzako ikerketak duen garrantzia, eta berresten da Erizaintza Pediatrikoaren espezialitatea sendotzeko beharra, haurrei ematen zaien arretaren etengabeko hobekuntza bermatzeko giltzarri baita.


