Ospitaleko Etxez Etxeko Ospitaleratze Zerbitzuak zainketa aringarrien arloko komunikazio onenaren saria jaso du Etxez Etxeko Ospitaleratzearen Espainiako Elkartearen (SEHAD gaztelaniazko sigletan) Biltzar Nazionalean. Ekitaldi hori Logroñon egin zuten maiatzaren 10ean eta 11n.

Impacto del Plan de Cuidados Paliativos del Gobierno Vasco en nuestro de HAD-Cruces izeneko lanak planaren oinarrizko ideiak azaltzen ditu, eta zerbitzuak nola txertatu dituen gutxika emandako jarraibideak. Horrek guztiak hainbat ondorio izan ditu: halako gaixo gehiago eta azkarrago identifikatzea, eta lanerako modu homogeneoagoa, gaixoei egokitutako planetan oinarritua. Bestalde, zainketa aringarriak behar dituzten gaixoen zirkuituan ari garen baliabideen arteko koordinazioa handitzen lagundu du, konplexutasunaren arabera, eta horrek gure erakunde sanitarioak ematen duen arreta hobetu du.

EGILEAK: Josu Irurzun Zuazabal, Martin Santiago Ayarza, Ainara Larrazabal Arbaiza, Argiñe Landa Fuentes, Eneko Madrigal Madero, Ana Belen Conde Del Pozo, Carmen Parada Pombo, Ana María Castañares Perez De Heredia, Elena Perez Zabala eta Andima Basterretxea Ozamiz.

Noticia anteriorBiocruces, europako sare baten liderra gaixotasun genetiko, autoimmune eta tumore edo birusei aurre egiteko farmako berrien garapenean
Noticia siguienteESIk jardunbide egoki onenen Eskertze saria banatu du