Aurten ere, ospitaleratutako haurrengana hurbildu nahi izan da Megapark eta alaitasuna eraman die jostailuen bitartez. Elkartasuneko ekimen hau ezinbesteko hitzordu bihurtu da eta lagungarria da garai hau bereziagoa izan dadin une zailak bizi behar dituztenentzat.
Megaparkeko arduradunek Pediatria Zerbitzuari eman diote dohaintza, eta horrela berretsi da haurrekin eta komunitatearekin enpresak duen konpromisoa.
Eskerrik asko, Megapark, irribarreak eta itxaropena oparitzen jarraitzearren!


