Beste urte batez, Megapark Ospitalera hurbildu da ospitaleratutako haurrei ilusioa oparitzeko. Megaparkeko gerente Estibaliz Amilibiak eta marketin arduradun Maria Montesek enpresaren jostailuen dohaintza tradizionala egin diote Pediatriako Zerbitzuari. Eguberri hauetan, erizainek hainbat unitatetan banatuko dituzte: pediatria, bularreko haurrak eta haurren onkologia, ospitalearen humanizazio-estrategian lagunduz eta Megaparkeko Gizarte Erantzukizunaren borondateari esker. Eskerrik asko!