Urrian, Espainiako Paraplegia Elkartearen (SEP) XXXIV. Jardunaldi Nazionalak eta Bizkarrezur Muineko Lesioetan Espezializatutako Erizainen Espainiako Elkartearen (ASELME) XXIII. Sinposio Nazionala egin dira batera.

Topaketa horretan, Ospitaleko Muineko Lesionatuen Unitateak hitzaldi batean parte hartu du, SEPentzako 6 kartel zientifiko aurkeztu ditu eta ASELMErentzako komunikazio bat eta kartel zientifiko bat.

SEPen jardunaldian aurkeztutako 55 karteletatik sei aukeratu ziren sarietarako; horietako hiru Ospitaleko Muineko Lesionatuen Unitatearenak. Ildo horretan, kartel zientifiko onenaren saria Zerbitzuko mediku egoiliar Rocío Maldonado Ruiz doktoreak defendatutako «Espastizitatearekin talkan» kartelak irabazi du. Muineko Lesionatuen Unitateak eta Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazio Zerbitzuko Errehabilitazio Traumatologikoko atalak egin dute kartela.

Era berean, ASELMEren kartel onenari saria Unitateko erizain Carmen Manrique Muñozek defendatutako «Tableta bat poltsikoan» lanarentzat izan da.