Prozesu kirurgikoan hobetu beharreko esparru bat hauteman da: ebakuntza kirurgiko baten ondoren pazienteak joaten diren unitateen funtzionamendua herritarrei zabaltzea, hain zuzen. Unitate horiek AOBU (Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatea) eta OGKU (Ospitaleratu Gabeko Kirurgiako Unitatea) dira.
Unitate horietako esperientzia hobetzeko asmoz, honako hauei buruzko informazio-materiala prestatu da: unitate horien funtzionamendua, non dauden kokatuta, erizaintzak pazientearen egoerari buruz aurrez aurre zer ordutan informatzen duen, pazienteak unitate horietan zenbat denbora emango duen edo egiaztagiri bat non eska daitekeen.
ABUn pazienteak dira garrantzitsuena, pazienteei etengabeko jagoletza eta zaintza ematea, hain zuzen, oneratzen direnera arte, segurtasun, erosotasun eta informazioko ingurune egokia sortuz. Horretarako, gerta litezkeen konplikazioak azkar detektatu eta konpontzeko baliabide materialak eta giza baliabideak daude. Ebakuntza osteko mina tratatzea da helburu nagusietako bat. Informazio-liburuxka
Bestalde, ebakuntza kirurgikoak izan dituzten eta ebakuntza osteko zainketa ez oso intentsiboak eta iraupen laburrekoak behar dituzten pazienteak artatzen dira IGKUn. Halako pazienteak ebakuntzaren egunean bertan itzuli ohi dira etxera. Informazio-liburuxka