Erradioterapia-tratamenduan dauden haurrek haien irudi gogokoenarekin karakterizatu ahalko dute haien maskara. Aspanovas elkarteko boluntario den arteterapeuta baten laguntzaz, haurrek ezusteko opari bat jasoko dute, poztu daitezen, erradioterapia-esperientzia hobetzeko asmoz. Pazientearen esperientzia hobetzeak eragina du aldartean, eta lasaitzen laguntzen du.
Maskarak, funtsean, lepoan eta buruan askotariko tumore-lesioak dituzten pazienteek behar duten tratamendurako immobilizazio-sistemak dira. Horiei esker, zehaztasuna bermatuko da tratamenduan. Erraza da egitea: labean edo ur beroan 73 gradura berotzen den termoplastikoa da; ateratzen denean berehala jaisten da tenperatura eta elastikotasuna lortzen du, pazienteari jartzen zaio eta neurrira egiten zaio maskara. Bikain eginda egon behar du, immobilizazio-lanak bete ditzan. Mahaiaren gainera ainguratzeko sistema du maskarak. Planifikazio-OTA egingo da maskararekin, erradiazioa zein gunetan aplikatu behar den jakiteko.



