• Aurtengo ospitaleko prestakuntza-eskaintzan, BAMEentzako 93 toki eta barneko erizain egoiliarrentzako (BAEE) 11 toki egongo dira.
• 2017an, Ospitaleko Pediatriako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala akreditatu zen, beraz, Pediatriako BAMEez gain, aurten, lehenengo aldiz, Pediatriako 4 BAEE prestatuko dira ospitalean.
• Iaz, 320 egoiliar prestatu ziren, gehienak ospitaleko espezialitate hauetan: Pediatria, Anestesiologia eta Bizkorketa, eta Obstetrizia eta Ginekologia.
Ospitaleak etorkizuneko egoiliarrentzako ate irekien laugarren eguna antolatu du. Egun horretan, bere irakaskuntza-prestakuntzari begira zentroak dituen ezaugarriak azaldu zaizkie ikasleei.
Tokiak apirilaren 17tik aurrera esleituko dira, eta erkidego askotako etorkizuneko 230 egoiliar baino gehiagok –% 40 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak dira– bi helbururekin bisitatu dute ospitalea: batetik, zentroaren irakaskuntza- eta prestakuntza-abantailen informazio xehea lortzeko; eta, bestetik, bertatik bertara ezagutzeko egonaldia egin nahi duten tokiko zerbitzuen antolamendua eta funtzionamendua.
Ospitaleko gaitasun-eredua Prestakuntza Espezializatuko erreferentea da estatuko zein nazioarteko zentroetarako. Horregatik, Prestakuntza Espezializatuak eta Irakaskuntza Batzordeak antolatutako topaketan, prestakuntza honen gaineko kontuak azaltzeaz gain, gaur egun zentroan prestakuntza ematen ari diren medikuek eta erizainek beren esperientzia kontatu dute. Bestalde, ospitaleko MIR batek lagunduta, aurrez aurre ezagutu dute, bisita gidatuaren bitartez, informazio esanguratsu guztia hala egonaldia egin nahi duten tokiko espezialitatearena nola aldez aurretik, ate irekien jardunaldian izena ematean, aukeratutako beste batzuena. Horrela, gehiago jakin izan dute zerbitzuaren antolamenduaz, errotazioez, guardiez, lan-giroaz, asistentzia-kargaz eta abar.
Aurten, ospitaleko 68 toki eskaini dira; Laneko Medikuntzako 3, Medikuntza Prebentiboko 2, Familiako 20 BAME, Familiako 2 BAEE, 7 BAEE emagin eta Pediatriako 4 BAEE. Iaz, 320 egoiliar prestatu zituzten ospitalean; gehienak honako espezialitate hauetan: Pediatria, Anestesiologia eta Bizkorketa, eta Obstetrizia eta Ginekologia. Gainera, 2017an, lehen hautaketa-egunetan, eskainitako tokien % 73 bete zen.