Ekainean, Erakundeko 200 langile baino gehiagok autobabes – prestakuntza praktikoa egin dute. Prestakuntza horren xedea izan da interbentziorako taldeetan daudenei beharrezko trebakuntza ematea , batez ere, Autobabes Planaren oinarriak gauzatzeko.
Horretarako, larrialdiko taldeko kide bakoitzaren zeregin espezifikoak eta Ospitaleko Ebakuazio Planaren ezagutza sendotu dira. Horretaz gain, parte hartzaileei eskuko itzaltzaileen erabilera eta funtzionamendua irakatsi zaie.