Gaur goizean izan da hurrengo urteetan prestakuntza gure ESIn osatuko duten egoiliar berrien harrera. Gure ospitalean 365 egoiliar daude guztira, medikuen, farmazialarien eta erizainen artean, eta horietatik 106 dira berriak.
ESIko zuzendari medikoak aurkeztu duen ekitaldian, ospitalea laguntzari, irakaskuntzari eta ikerketari dagokienez zer den azaldu du. Halaber, ospitaleko prestakuntza espezializatuko eredua eta erizainen prestakuntza azaldu dizkiete, eta prestakuntza medikoa prestatzaile eta egoiliar banaren ikuspuntutik ezagutu ahal izan dute.
Aurten, hautaketa prozesuaren lehen hiru egunetan leku guztien % 64 bete zituzten. Bestalde, nabarmendu behar da leku guztien % 31 lehen 500 postuetako egoiliarrek bete dituztela.