Berripill saioei ekiteko, Mar González-Franco doktorea gonbidatu dugu, Microsoften Errealitate Mistoaren ikerkuntzan lan aitzindaria egiten ari den zientzialari informatikoa. Haren esperientzia eta ikerketaren barruan dispositiboetatik pertzepzio eta neurozientziaraino sartzen dira, eta «Konputazio espazialaren aroan sartzen» izenburua jarri dio bere hitzaldiari.
Microsoften murgiltze-esperientziak sortzeko gauza diren prototipoak egiten ditu; hologramak ukitu ahal izateko kontrolatzaile berrietan, adibidez. Era horretan, askotariko diziplinak aztertzen ditu, hala nola errealitate birtuala, ordenagailu bidezko grafikoak eta ikuspena, bai eta pertzepzioaren eta neurozientziaren alderdi oinarrizkoago batzuk.
Zientzia-komunitatean maiz eman du bere lanaren berri, askotariko aldizkarietan egindako argitalpen berezien bitartez. Aldizkarian artean honako hauek daude, besteak beste: Science Robotics, Scientific Reports (Nature), Frontiers, Neuroimage, MIT Presence, Experimental Brain Research. Microsoft Researchera joan aurretik, erakunde akademiko garrantzitsu batzuetan lan egin zuen, Massachusettseko Teknologia Institutuan, University College Londonen eta Tsinghua Unibertsitatean, besteak beste.
Industriaren arloan, berriz, Mar doktoreak murgiltze-laborategi teknologiko bat sortu eta zuzendu zuen Airbus Group konpainian, eta startupen munduan sartu zen Traity enpresaren bitartez. Produktuen definizioetan parte hartzen du Microsoften, eta horri esker, oraingo gailuak eta zerbitzuak ez ezik, etorkizunekoak ere ikus daitezke. Mundu osoko teknologiaren alorreko hedabideek eta orotariko hedabideek eman dute haren lanaren berri urteetan zehar (Fortune Magazine, TechCrunch, The Verge, ABC News, GeekWire, Inverse, Euronews, El Pais eta Vice, besteak beste).