Paziente ahulak jarraitzeko proiektu bat abiarazi dute Ortuellako osasun-zentroan prebentzioa eta horiek tratatzeko moduak sustatzeko helburuz.

Lehenik eta behin, Lehen Mailako Arretako kontsultetan paziente nagusiak balioztatzeko prozesu bat egin zen, zer motatakoak ziren jakiteko: paziente nagusi osasuntsua, patologia bat duen nagusi osasuntsua, paziente ahula eta mendeko pazientea. Ortuellako osasun-zentroaren eragin-eremuan 34 paziente ahul identifikatu zituzten, eta denei eskaini zaie proiektuan parte hartzea. Onartu zutenei banakako balorazioa egin zitzaien, elkarrizketa baten bitartez, beren egoera nutrizionala eta gaitasun funtzionala zehazteko.

Emaitzen arabera, zenbait mintegi eskaini zaizkie beren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak dien ezagutzak ikas ditzaten. Hala, apirilean, mintegi teoriko-praktiko antolatu dira pertsona horiek senide edo zaintzaile batekin joan daitezen. Hona hemen proposatutako mintegiak:

  • APIRILAK 5-6: Erorikoak prebenitzeko tailerra. Ortuellako osasun-zentroko Miren Albizuri medikuak eta Ana Pardo erizainak, Osasun Publikoko Zuzendaritzako Inma Azpiritxagak, Ortuellako Udaleko gizarte-langileek eta Entersport-eko kirol-monitoreek hartuko dute parte.

  • APIRILAK 11: Azala zaintzeko, gernu-inkontinentziaren eta medikazioa hartzeari buruzko mintegia, Ortuellako osasun-zentroko Ane Calvo erizainak emana.
    APIRILAK 22: Jarduera fisikoko mintegia, Ortuellako osasun-zentroko erizain Adriana Pérezek emana.
    APIRILAK 25: Bakardadeari aurre egiteko mintegia, Ortuellako osasun-zentroko gizarte-langile Amaia Apraizek emana.
    APIRILAK 29: Elikadura osasungarriko mintegia, Ortuellako osasun-zentroko BAEE Julio Yustok emana.