Urtarrilaren 5eko goizean, Errege Magoek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea bisitatu dute, aurten ere ilusioa eta konpainia transmititu nahi izan baitizkiete ospitaleratuta dauden haur eta helduei.

Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek emozio-uneak partekatu dituzte pazienteekin eta familiekin unitateak bisitatu ahala. Hala, opari txikiak eman eta urte berrirako desiorik onenak opa dizkiete.

Ospitaleko langileek keinua eskertu dute, oso hitzordu berezia izan baita  paziente eta profesionalentzat, bereziki esanguratsuak diren egun hauetan.

Noticia anteriorGabonak direla-eta, Athletic Clubeko jokalariek bisita egin diete ospitaleratuta dauden haurrei
Noticia siguienteGabonetako dekorazio-lehiaketa